Urtero bezala UEUk udako ikastaroen eskaintza zabala egin du. Aurten Talaiosek horietako bat emango du BigBlueButton, PopCorn eta IFTTTri buruzko ikastaroa hain zuzen ere. Datu guztiak UEUren webgunean dituzue, baina hona hemen laburpen bat:
[twocol_one]
Ikastaro informazioa
- Hasiera-data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Amaiera-data: 2013(e)ko uztailaren 18a
- Tokia: Eibar – Markeskoa Jauregia
- Ordutegia: Astean zehar. 9:00-14:00
[/twocol_one]
[twocol_one_last]
[button link=”http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/584/Ikastaroak%2Bemateko%2Bsoftware%2Bberria%253A%2BBigBlueButton%2Beta%2BPopcorn” size=”large” color=”green” window=”yes”]Izena eman[/button]
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa
[/twocol_one_last]
Hezkuntzan batez ere, baina baita hortik kanpo interesgarriak izan daitezkeen hainbat tresna eta zerbitzu ezagutaraziko dira. BigBlueButton bideo hitzaldi eta elkarlanerako online tresnak dituen aukerak erakutsiko ditugu. Popcorn maker bidez, bideoetan edizio lanik egin gabe testuak, irudiak, audioa eta kanpoko zerbitzuen informazioa (Wikipedia, Twitter, Google Maps) txertatzen ere ikasiko dugu. Amaitzeko, IFTTT zerbitzuaren bidez zerbitzuen arteko automatizazioa landuko dugu, interesatzen zaizkigun informazioak jaso edota zabaltzeko estrategia berriak landuz.