Konpetentzia digitalak eremu profesionalean

Don Bosco eta Talaioseko kideok eremu profesionalera zuzendutako konpetentzia digitalak lantzeko 8 tailer prestatu ditugu. Pertsona helburua horiek izanik, heldu guztientzat ere zabalik dago. Tailer horiek arratsaldez eskainiko dira (16:00-20:00) eta bakoitzak bi saioko iraupena izango du. Don Bosco eta Torrekuako espazioak erabiliko dira horiek aurrera eramateko. Lan eremuetan baliogarriak diren digitalizaziorako tresna zein prozesu ezberdinen inguruko ikastaroak izango dira, titulazio ofizialarekin.

Tailerrak ondokoak izango dira:

1- Sortu ikastaroak Moodle erabiliz
Urriak 8 / Don Bosco / 16:00 – 20:00
Urriak 10 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Moodle irakaskuntza eta ikaskuntzarako erabiltzen den plataforma digitala da. Ikastaro hau, Moodle ingurunea gehiago ezagutu eta hau nola erabili daitekeen ikasi nahi duten pertsonei dago zuzenduta. Ikastaro honen bitartez, tresna gertutik ezagutzeaz gain, eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira eta ikastaro bat sortzeko eta kudeatzeko jarraitu beharreko urratsak landuko dira.

2– Sortu zure webgunea WordPress erabiliz
Urriak 15 / Don Bosco / 16:00 – 20:00
Urriak 17 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Webgune bat sortzeko jarraitu beharreko prozesua ezagutu eta horretarako eskuragarri dauden tresnak jakin nahi dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Kasu honetan, WordPress plataforma nola erabili eta eskaintzen dituen aukerak zeintzuk diren landuko dira, webgune bat argitaratzeko pausuak gidari izanik.

3– Zure proiektuen kudeaketa egin Odoo erabiliz
Urriak 22 / Don Bosco / 16:00 – 20:00
Urriak 23 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Lan prozesuen digitalizazioa nola egin? ERP tresnen bidez lanpostuen digitalizazioan pausoak ematen hasiko gara. Ikastaro honen bitartez, enpresa kudeaketa Odoorekin nola bideratu aztertuko dugu. Komertzioetarako TPV salmenta praktikak, Ticketbai bidezko fakturazioa eta beste prozesu asko aztertuko ditugu.

4- Nextcloud: Google Driven alternatiba librea
Urriak 29 / Don Bosco / 16:00 – 20:00
Urriak 31 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Hodei zerbitzu alternatiboak ezagutu nahi dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Google drivetik alternatiba librea ezagutu eta nola funtzionatzen duen ikusiko dugu, Nextcloud erabiliz. Plataforma barrutik ikusi eta nola erabili daitekeen aztertuz, bere aukerak landuko dira, baita nola eskuratu daitekeen ere.

5- Euskarazko baliabide digitalak
Azaroak 5 / Don Bosco / 16:00 – 20:00

Azaroak 7 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Mundu digitalean euskarazko edukiak eta baliabideak zeintzuk diren ezagutu nahi dituzten pertsonei zuzendutako tailerra da. Saioan zehar, formatu desberdinetako edukiak non topa daitezken ikusiko eta zein motatako edukiak eskaintzen diren aztertuko da. Bestalde, aisialdiarekin lotuta euskarazko jokoak ikusiko ditugu.

6- Egunerokorako segurtasuna sarean eta mugikorrean
Azaroak 12 / Don Bosco / 16:00 – 20:00
Azaroak 14 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Gailu digitalaren segurtasunarekin zerikusia duten gaietan interesa dutenei zuzendutako tailerra. Pasahitzak sortu eta kudeatzeko tresnak aurkeztuko dira eta, horrekin batera, gure gailuak iruzurretatik babesteko gomendioak emango dira, egunerokoan topatu ditzakegun adibideekin. Bukatzeko, mugikorrak seguru mantentzeko oinarrizko jarraibideak eskainiko dira.

7- Sistema eragile libreak
Azaroak 19 / Don Bosco / 16:00 – 20:00
Azaroak 21 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Ordenagailu batean sistema eragile libre bat nola instalatu eta martxan jarri daitekeen ezagutu nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Kasu honetan, sistema eragileak zer diren eta gure ordenagailuetan nola eragiten duen ikusiko dugu. Horrekin batera, sistema eragileak ordenagailuan instalatzeko urratsak ezagutuko ditugu.

8- Docker eta docker compose
Azaroak 26 / Don Bosco / 16:00 – 20:00
Azaroak 28 / Torrekua / 16:00 – 20:00
Docker mundua eta bere aplikazioa ezagutu nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Kontainerizazio teknologia ulertu eta trebatzeko baliatuko da. Dockerren bitartez, aplikazioak eraiki, probatu eta zabaldu daitezke, lokalean bertan edo zerbitzari batean.

Aurre izen-ematea egiteko helbide honetatik egin daiteke: https://lbr.talaios.coop/db24

Edozein zalantza argitu edo argibide gehiagorako, deitu 943 51 04 50 telefono zenbakira edo idatzi info@talaios.coop helbide elektronikora.