• Sat-eliteak

    Sateliteen orbita horietan kokatzen da etorkizuna, berrikuntza eta baita borroka ere. Aspaldiko kontuak izanik ere, azken aldian indar berezia hartzen ari da horiekin gertatzen dena. Alde batetik, gero eta herrialde gehiago dira beren sateliteak orbitan jartzen ari direnak, subiranotasun teknologiaren ikuspuntutik gehienak. Azkenetarikoa, TKSAT-1 Túpac Katari Bolibiako errepublika plurinazionaleko satelite berria. Gudarako esparru bilakatzeko arriskua…

  • Ez da teknologia…

    Aspaldi irakurri nuen Steven Johnsonen Emergence: The Connected Lives of Ants, Brains, Cities and Software liburua, baina azken gertakari askok berriz irakurtzera eraman naute. Liburuan emergentziaren kontzeptua lantzen du inurriak, garunak, hiriak eta softwarea bezalako adibideen bidez. Emergentzia, elementuak bateratuz, sistemaren propietateak elementuen propietateetatik eratorri ezin daitezkeen sistemak sortzeko moduari deritzo. Liburuan adibide asko daude,…

  • Labirintoan

    Googlek, YouTube zerbitzuko RSS bidezko jarioak eten ditu. Aurretik ere, RSSaren aurka egin izan du enpresak; erabaki gogorrena, beharbada, bere zerbitzua zen Google Reader itxi zuenean. Webgune batean maiz eguneratzen den edukia jasotzeko edota harpidetzeko aukera ematen duten fitxategiak dira RSS jarioak. Informazioaren bila joan beharrean, jario irakurgailu baten bidez era erosoan jasoko dugu berritasunik…

  • No future!?

    Zein da nahi duzun etorkizuna? Zertan, non, zeinekin… Hori da askotan bakoitzak bere buruari egiten dion galdera. Azkenaldian eta arlo oso ezberdinetan etorkizunik egongo ote den zalantza ere badute askok. Etorkizuna denbora lerro batean etorri behar duen hori izango ez balitz bezala, hura nola izan daitekeen pentsatzeko aukerarik eman nahi ez baligute bezala. Gure jendartean…

  • Panoptiko digitala

    Imajina ezazu zirkunferentzia erdia, eta koka zaitez erdigunean. Puntu horretatik, orain begirada luzatu zirkunferentzia bukaerara, eta marra bat margotu. Mugitu apur bat, eta beste bat egin, horrela zirkunferentziaren erdia marra bidez zatitua duzun arte, eguzki izpiak balira bezala. Zirkunferentzia zena paretak dira orain, eta marraztu dituzun marra horiek barrakoi ilaren arteko korridoreak. Zirkunferentziaren erdian zaude,…

  • Mugarik gabeko liburuak

    Atzo, Liburuaren Nazioarteko Eguna, Katalunian Sant Jordi, sarean nabaritu zen. Liburuak erosi eta oparitzeko eguna bihurtu den honetan, Internetek gomendioak egiteko, aldarrikapenak hedatzeko eta eredu talkak azaleratzeko balio izan zuen. Twitterren, jende askok, #GomendatuLiburuBat traola baliatuz, liburuak gomendatu zizkioten elkarri. Gogoko liburuaren izenburua, gomendio hitz batzuk akaso eta traola erabiliz, asko izan dira liburuak gomendatzeari…

  • Azpiegituren ordua

    Internet eta komunikazioari buruz hitz egitean askotan agertzen da azpiegituren kontua, baina bada garaia nazio ikuspuntutik ere horiek pentsatzen hasteko. Hori diot, bakoitzak bere begiradatik egin beharko baitu irakurketa. Autonomia, askatasuna, independentzia. Ikuspuntua edozein dela ere, azpiegitura propioen beharra hor dago. Arlo batean, behintzat, lortu dugu jada Interneteko gure txokoa. Puntueus elkartearen bultzada eta denon…

  • Zuloa estali

    Egun hauetan segurtasun akats larri batek kolokan jarri du Interneteko zerbitzuen parte handi bat. OpenSSL liburutegian aurkitutako akats batek SSL/TLS zifraketa protokoloa erabiltzen duten zerbitzu askotan sartzeko, informazioa lapurtzeko, identitatea faltsutzeko aukera ematen du. Akatsaren kode zehatza CVE-2014-0160 da, bilatu behar duenarentzat. Gai teknikoetan gehiegi sartu gabe, SSL/TLS protokoloa inplementatzen duen OpenSSL liburutegi libre erabilienaren…

  • Datu ezjakintasun kontzientetik

    Ikaskuntza prozesuan lau fase izan ohi direla esan ohi da: ezjakintasun inkontzientea, ezjakintasun kontzientea, gaitasun kontzientea eta gaitasun inkontzientea. Abraham Maslowk proposatutako sailkapen horrekin ados egon ala ez, argi dago edozein baieztapen serio egiteko garaian datuak garrantzitsuak direla. Informazioa edo datuak izatea beharrezkoa da erabaki egokiak hartzeko, edo, behintzat, ezjakinak garela jakiten hasteko. Lurraldetasun ikuspuntu…

  • Errealitate Alternatiboko Jokoak

    ARG Alternate Reality Game esaten zaio ingelesez. Errealitatearen gainean beste narratiba posible bat lantzen dute, batzuetan paraleloa, beste batzuetan areagotua, baina istorio eta unibertso propio batean murgilduta. Ingress da horietako bat. Googleren Android sakelako telefonoetarako beste esperimentuetako bat da Ingress. Jokoan, ikertzaile europar batzuek energia mota berri bat aurkitu berri dute. Energia horrek giza adimena…