Don Bosco eta Talaioseko kideok 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako eta konpetentzia digitalak lantzeko 5 tailer prestatu ditugu. Pertsona helburua horiek izanik, heldu guztientzat ere zabalik dago. Tailer horiek euskaraz (16:30-18:00) eta gaztelaniaz (18:00-19:30) emango dira, arratsaldez, bakoitza txanda desberdinetan. Don Boscon bertan emango dira tailerrak, azaroaren 23koa izan ezik, Adimen Artifizialari buruzkoa, Reina aretoan egingo baita (Errenterian).
Tailerren bidez, egunerokoan beharrezkoak diren tresna digitalak ulertu eta erabiltzeko formazioa eskainiko da. Tailerrak ondoko bostak izango dira:
1- Egunerokorako segurtasuna sarean eta mugikorrean (azaroak 2 euskara 16:30-18:00 / gaztelania 18:00-19:30 Don Bosco)
Gailu digitalaren segurtasunarekin zerikusia duten gaietan interesa dutenei zuzendutako tailerra. Pasahitzak sortu eta kudeatzeko tresnak aurkeztuko dira eta, horrekin batera, gure gailuak iruzurretatik babesteko gomendioak emango dira, egunerokoan topatu ditzakegun adibideekin. Bukatzeko, mugikorrak seguru mantentzeko oinarrizko jarraibideak eskainiko dira.
2– Euskarazko baliabideak sarean (azaroak 9 euskara 16:30-18:00 / gaztelania 18:00-19:30 Don Bosco)
Mundu digitalean euskarazko edukiak eta baliabideak zeintzuk diren ezagutu nahi dituzten pertsonei zuzendutako tailerra da. Saioan zehar, formatu desberdinetako edukiak non topa daitezken ikusiko eta zein motatako edukiak eskaintzen diren aztertuko da. Bestalde, aisialdiarekin lotuta euskarazko jokoak ikusiko ditugu.
3– Eguneroko tramiteak online (osakidetza, bizitza laborala, udala) (azaroak 16 euskara 16:30-18:00 / gaztelania 18:00-19:30 Don Bosco)
Zerbitzu publikoek online tramiteak egiteko eskaintzen dituzten aukerak ezagutu eta horiek nola egin daitezkeen ikasi nahi dutenei bideratutako tailerra da. BakQ nola lortu daitekeen landuko da eta horrek zein aukera ematen dituen aztertuko da. Osakidetzarekin lotutako eskaerak eta dokumentuak, bizitza laborala eta udaletxetako online zerbitzuak erakutsiko dira.
4- Adimen Artifiziala erabiltzen hasteko tresnak (azaroak 23 euskara 18:00-19:30 Reina aretoa)
Adimen Artifiziala zer den ezagutzeko oinarrizko ezagutzak landuko dira. Egunerokoan tresna hau nola erabili daitekeen ikusiko da, hainbat adibiderekin, eta nola funtzionatzen duten aztertuko da. Egoera honetan, euskarak zein leku duen hausnartuko da eta, bukatzeko, jarduera erraz baten bitartez, euskara tresna digital hauetan sustatzeko tartea hartuko dugu.
5- Eduki digitalak sortzen: Canva (azaroak 28 euskara 16:30-18:00 / gaztelania 18:00-19:30 Don Bosco)
Eduki digitalak sortzen ikasteko tailerra. Modu errazean eduki eta material digital ikusgarriak sortzeko oinarrizko ezagutzak landuko dira. Horretarako, Canva plataforma erabiliko da. Plataforma honek aukera ematen du erakargarriak diren aurkezpenak, kartelak edota marrazkiak egiteko.
Aurre izen-ematea egiteko helbide honetatik egin daiteke: https://labur.eus/formul
Edozein zalantza argitu edo argibide gehiagorako, deitu 943 51 04 50 telefono zenbakira edo idatzi info@talaios.coop helbide elektronikora.