Kontrol osoaren bila

Egilea: NASA | Lizentzia: Domeinu publikoa
Egilea: NASA | Lizentzia: Domeinu publikoa

Enpresa pribatu handiei kontrola eskuratzeko erraztasunak emateko lege proiektu bat prestatzen ari dira. Momentuz aurre-proiektua bada ere, merkatu erregulatzaileak biltzen dituen araugile bakarra ekarriko lukeen proiektuari buruzko kezka azaldu du Europak.

Lege horren arabera, Espainiako Lehiaren Batzorde Nazionala (CNC), Energiaren Batzorde Nazionala (CNE) eta Telekomunikazioen Merkatu Komisioa (CMT) bakar batean bilduko lirateke.Osatzen den Merkatu eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) eskumen guztiak jasoko lituzke.

Batzar horiek guztiek liberalizatutako merkatuetako arauak betetzen direla bermatzen dute, edo behintzat hori da bere funtzioa. Berez, merkatu libre baten barnean, erregulatzaile horien lana garrantzitsua da, baldin eta independentzia mantentzen badute, baina askotan hori ere zaila izaten da.

Liberalizatutako merkatuetan, aurretik zeuden enpresa handiek beren esparruak defendatzeko joera izaten dute. Horretarako, erregulatzaile horien erabakiak kontrolatzen saiatzen dira, berriak ez sartzeko. Normalean, beren merkatu posizioa nahikoa izaten da, Telefonicak bezala abantaila izateko, baina batzuetan erregulatzaile horiek traba ere bihurtzen dira.

Azken urteetan CMTan zenbait traba txiki izan arren, esan daiteke enpresa handiek kontrolatzeko ahalmena izan dutela. Ez da, aldiz, guztiz gauza bera izan CNCan, eta horren ondorioz, zenbait enpresa handik beren merkatu interesak erasoak ikusi dituzte.

Hori dela eta, duten kontrola nahikoa ez eta merkatua kontrolatzen duten erregulatzaile horiek desagerrarazi nahi dituzte, edo, hori posible ez denez, kontrolatzeko erraztasunak lortu. Lege honek horixe lortzen du: erregulatzaileak batuta eta berau bakar bat izanda, erabakigune hori kontrolatzeko erraztasun gehiago.

Ez pentsa, ez da konspirazioa. Hedabideen bidez jakin ahal izan dugu lege proposamenean, Telefonicak PwC enpresari (Gipuzkoako erraustegiaren inguruan lan egin duen aholkularitza) eskatutako txosten bateko pasarte osoak daudela. Hau da, handi horiek diktatutako lege proiektu baten aurrean gaudela.

Ez dute mugarik, merkatu librea omen dena ere nahikoa ez, eta kontrol osoa nahi dute. Liberalismoaz hitz egiten dutenean, hauxe da proposatzen duten liberalismoa. Enpresa bidez beren arauak zehazteko liberalismoa.

Info+: https://fideca.wordpress.com/2012/10/14/anteproyecto-de-ley-de-creacion-de-la-comision-nacional-de-mercados-y-de-la-competencia-cnmc/

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]

Erlazionatutako bidalketak:

[related_posts limit=”4″ image=”100″]