Pasaiako badiako historia eta istorioak ezagutzeko aukera

Pasaia bokana

Jakina da Talaioseko kideok itsasoarekin eta itsas merkataritzarekin dugun lotura. Gure mitoak hortik jaiotzen dira: Bakalhau, Orion, baleazaleak, talaiak, kofradiak, portuak… Eta ez da kasualitatea, izan ere mito horien sortzaile nagusietako bat izan daitekeen Pasaiako badia, gure bulegotik kilometro batera dago, berez gure bulegoa dagoen tokian duela urte asko untzi-ola bat omen zegoen.

Gai hauen inguruan gero eta gehiago jakin eta ikastea atsegin dugu, eta horregatik datorren astean izango dugun aukera paregabea probestuz Pasaiako badia hobeto ezagutuko dugu Ereiteneko lagunen eskutik. Gurekin batera etorri nahi baduzue izena eman, jakin ezazue gu osteguna apirilak 4ean joango garela, animatu!

Hemen dituzue ekimena eta izen emateari buruzko detaile gehiago:

Pasaiako udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Ereiten enpresak elkarrekin antolatu itsas ondareari buruzko “hondotik ondara” jardunaldien barruan, apirilaren 4ean eta 5ean doako bisita gidatuak antolatu dira Pasaiako badian zehar. Motoran.

4koa euskaraz eta 5eako gazteleraz. 11etan hasiko dira.

Izena emateko pasaiakobadia@ereiten.com

Badiaren espazioa lehorretik eta itsasotik ikusteko aukera izango dugu, zatarrak iruditzen zaizkigun auzoetan edertasuna aurkitzen, ohituragatik baloratzen ez dugun paisaiakin harritzen eta desagertu den ondarea bilatzen.