• Eraldaketarako hiru ideia solte eta proposamen zehatz bat

    Talaios kooperatibako kideak garapen ekonomikoari loturiko hainbat eztabaida, bilera, eta partehartze prozesuetan izan gara azken urte honetan, gaiak arlo ezberdinetan sortzen duen kezka eta interesaren erakusgarri. Saio guzti hauetan gure ideiak azaldu eta zabaldu ditugu, kasu bakoitzean zegokion moduan. Orain berriz, azken hilabeteetan landu ditugun hiru ideia eta proposamen zehatz bat publiko egin nahi ditugu,…

  • Txin txin

    Ekonomia eta teknologiak harreman handia dutela jakina da; hurrengo urtean berrikuntza teknologikoek bultzatuta arlo horretan izango diren aldaketak handiak izango dira, baina ez dira teknikoak soilik izango, nahiz eta horiek deigarriak izan. Ordainketa sistemetatik hasita NFC teknologiak, QR kode bidezko ordainketak, gailu mugikorrak datafono bihurtzen duten gehigarriak… Asko dira esperimentatzen ari diren bideak. Denek moneta…

  • Euskalifornia

    Teknologia gaietan maiz jartzen gara AEBetara, eta, bereziki ,Kaliforniara begira. Hain da deigarria, askok Euskal Silicon Valley bat izatearekin amesten dute. Baina zein da bertako benetako egoera? Nola eragiten die bertako biztanle eta jendarteari horrek guztiak? Bruce Schneier segurtasun adituak Internet feudal batean bizi garela dio (http://en.collaboratory.de/w/Power_in_the_Age_of_the_Feudal_Internet). Internetenen izaeragatik, orain arte, boterea ez dutenei boterea…

  • Ondasun komunaren ekonomia

    Aurrekoan Christian Felber-ek “ondasun komunaren ekonomia” hizpide izan zuen Donostiako udalak antolatutako #sistemaerrorea izeneko hitzaldi sorten barruan. Lehen gauza deigarria hitzaldiaren tokia izan zen. Berak aipatu bezala, Kasino eraberritu baten areto nagusian izan baitzen, hau da, udaleko areto nagusian. Christian Felberrek bere ongizate komunaren ekonomia ideia ezaguna azaldu zuen hitzaldian. Ikusi ez duzuenok bideoan ikusteko…

  • Ekonomia eraldatzen hasteko 3 ideia

    Ekonomiaren egoera dela, eta batzuek krisiaren aitzakia erabiliz, normalitatearekin ikusten ditugu jendarteari proposatutako murrizketa neurriak. Horien aurrean erresistentzia estrategiaz gain ez da proposamen askorik egiten, baina han eta hemen badira martxan jartzen ari diren proposamen txikiak, eta bakoitzak bere ingurunean ere ikusten ditugu edo bururatzen zaizkigu zenbait irtenbide. Erakunde batek gure iritzia eskatu eta hauek…

  • Ekonomia erreala

    Teknologiaren garrantzi ekonomikoaz jabe gara, baina askotan teknologiaren izaerari ez diogu begiratu ere egiten. Kasu nabarmena da softwarearen inguruan erakunde publiko, pribatu, elkarte, norbanakoek… duten jarrera. Software librea erabiltzeko aukera dagoenean, software pribatiboa erabiltzeko hautuan adibidez. Softwarea librea edo ez, teknologiak inpaktu ekonomiko garbi bat du gure gizartean, baina normalean aplikatzen diren neurriak gainazalekoak izaten…

  • Bizitza jokoan

    Joko bihur daiteke edozer? Edozer beharbada ez, baina jokoen bidez sortzen den atxikimendua izugarria dela argi dago, eta horrek asko balio du. Hainbeste da horren balioa, ezen munduko enpresa eta erakunde asko gamification deiturikoari garrantzi handia ematen hasi dira. Gamification terminoa jokoen teoriak eta mekanikak jokoetatik kanpoko arloetara aplikatzean datza. Estrategia argia da, jokoek dituzten…