• ‘Traducir del rumano’

    Duela gutxi Twitterrek mezuak itzultzeko aukera jarri zuen bere aplikazio mugikorrean. Nire Android mugikorra gazteleraz dudanez, Twitterren aplikazioak euskara mezuak errumaniera, daniera, alemaniera… eta beste hainbat hizkuntzekin nahasten ditu itzulpena eskainiz, gaztelerara noski. Horrelako gauza txikiek erakusten dute zein garrantzitsua den euskaraz hizkuntza teknologiak garatzea, baina baita ere horien erabilera hedatzea. Teknologia izatea garrantzitsua bada,…

  • Zurriola wifi

    Internet sarbidea berez zerbait orokortua behar luke izan, liburutegiak bezala. Orain askok, oporretan bakarrik botatzen dute faltan tefonoko konexioa. Behar hori, wifi sareek ematen duten konexio publiko eta doakoek beteko dute. Azpiegitura horiek, benetan oinarrizkoak direla sinesten badugu, zabaltzeko era naturalena publikoak izatea behar luke. Hau da, gure herri eta hirietan azpiegitura zabal batek wifi…

  • Ez ukatu, sustatu

    Gizakiok hizkuntzarekin, entzun bai, baina hitz egiten ere ikasten dugu. Horrekin batera irakurtzera bezala, idaztera ere ikasten dugu. Aro digitalean aldiz, gure bizitzako arlo asko gidatzen dituzten ordenagailu eta teknologiak erabiltzen bakarrik ikasten dugu, programatzen ere ikasi beharrean. Informatikaren hastapenetan, informatika erabiltzea programatzea zen ia ia. Orain aldiz, erabiltzen ditugun programak gero eta erabilerrazagoak direnez,…

  • Egunero gertatzen da

    Ordaintzen ez baduzu, produktua zeu zarelako soilik da. Esaldi hori famatu egin da, gaur egun erabiltzen ditugun milaka doaneko zerbitzuek, gure datuetatik probetxua ateratzeko duten erraztasunari erreferentzia eginaz. Facebook-ek datu horiek baliatzeaz gain, orain jakin da, bere erabiltzaileetako batzuekin esperimentu bat abiatu zuela 2012. urtean. Aste batez, 689.003 erabiltzaileren mezu jarioa moldatu zuen Facebookek. Ausaz…

  • Mugitzen ari garen seinale

    Gama altuko kotxe elektrikoak saltzen dituen Tesla enpresa albiste izan da bere kotxe elektrikoaren zenbait patente erabilpen librerako askatzeagatik. Kotxe elektrikoen merkatua oraindik txikia da, kotxe arruntekin alderatuz gero, baina bera da erreferente garrantzitsuenetako bat. Teknologiak duen berritasunaz gain, ohiko kotxe industria, kontzesionario eta petrolioarekin lotutako industriek jarritako trabak handiak dira, aurrean duen etsaia handia…

  • Partekatze ekonomia

    Partekatze ekonomia liberalismo ekonomikoaren etapa berri bat da, statu quo-a erasotzen duen elementua edota post-kapitalismoaren aztarna? Partekatze ekonomia delakoa, komunikazio zerbitzu digitalei esker, bakoitzak izan ditzakeen baliabideak trukatzean datza. Horien bidez, etxeak, kotxeak, espazioak, ezagutza… trukatzen ditu jendeak, batzuetan diru truke, baina ez beti. Gure inguruan ezagunak dira adibidez Airbnb eta Uber, etxe egonaldiak eta…

  • Sat-eliteak

    Sateliteen orbita horietan kokatzen da etorkizuna, berrikuntza eta baita borroka ere. Aspaldiko kontuak izanik ere, azken aldian indar berezia hartzen ari da horiekin gertatzen dena. Alde batetik, gero eta herrialde gehiago dira beren sateliteak orbitan jartzen ari direnak, subiranotasun teknologiaren ikuspuntutik gehienak. Azkenetarikoa, TKSAT-1 Túpac Katari Bolibiako errepublika plurinazionaleko satelite berria. Gudarako esparru bilakatzeko arriskua…

  • Ez da teknologia…

    Aspaldi irakurri nuen Steven Johnsonen Emergence: The Connected Lives of Ants, Brains, Cities and Software liburua, baina azken gertakari askok berriz irakurtzera eraman naute. Liburuan emergentziaren kontzeptua lantzen du inurriak, garunak, hiriak eta softwarea bezalako adibideen bidez. Emergentzia, elementuak bateratuz, sistemaren propietateak elementuen propietateetatik eratorri ezin daitezkeen sistemak sortzeko moduari deritzo. Liburuan adibide asko daude,…

  • Labirintoan

    Googlek, YouTube zerbitzuko RSS bidezko jarioak eten ditu. Aurretik ere, RSSaren aurka egin izan du enpresak; erabaki gogorrena, beharbada, bere zerbitzua zen Google Reader itxi zuenean. Webgune batean maiz eguneratzen den edukia jasotzeko edota harpidetzeko aukera ematen duten fitxategiak dira RSS jarioak. Informazioaren bila joan beharrean, jario irakurgailu baten bidez era erosoan jasoko dugu berritasunik…

  • No future!?

    Zein da nahi duzun etorkizuna? Zertan, non, zeinekin… Hori da askotan bakoitzak bere buruari egiten dion galdera. Azkenaldian eta arlo oso ezberdinetan etorkizunik egongo ote den zalantza ere badute askok. Etorkizuna denbora lerro batean etorri behar duen hori izango ez balitz bezala, hura nola izan daitekeen pentsatzeko aukerarik eman nahi ez baligute bezala. Gure jendartean…